XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Idoiaren begiek dirdira egiten zuten eta Iban, Idoiaren hitzak entzutean, sor eta lor gelditu zen.

- Aizu, Idoia, nik ez dizut andereño esan nahi.

- Isil zaitez, inozo hori!- esan zuen neskatxoak, barrez -.

- Baina entzun: ez naiz ikasle bakarrari irakasten hasiko.

- Beste ikasleren bat ekarri behar didazu.

- Zer iruditzen zaizu Tirtiriku...?.

Ibani ongi iruditu zitzaion.

Norbaitek, ama itzulia zela eta zai zeukala albiste eman zion.

Bi mutikoak etxera heltzean, amak, besarkadaka hartu zituen.

Gero, bere gorputzari aulkian jareginez begira-begira geratu zitzaien.

Ibanek, orduan, emakumeen maitasun agerpenak gehiegizkotzat jotzen zituen.

Ama hizketan hasi zen.

- Lan berri bat eman didate Iban.

- Ia lehen bezalako bi irabaziko dut.

Gainera, aseguroak eta guzti eta lanerako orduak hobeak dira.

Ibanek zehaztu zuen: - Dirurik edukiko dugunik uste al duzu? Amak baiezpen-keinu bat egin zion.

- Begira. Koltxoi fabrikan lanegingo dut.

- Horrela, koltxoi-berri bat edukiko dugu.

- Hori geroak esango digu.

- Hasteko, ez noa koltxoiak egitera, fabrikako bulegoak garbitzera baizik.

- Han, oso ongi ordaintzen omen dute eta arratsalde batzu ezik, goizetan bakarrik lanegingo dut.

- Beraz, Enekorekin denbora luzez egotea izango dut.